dimanche 26 septembre 2010

Santiagon

Hasi da gure bidaia. Hoin, Santiagon gauz, nere tia Mertxe eta Cecili-an etxian. Santiagoko Cerrillos inguruko poblau xume baten. Inguruak guk esauketan dunak baino dexente pobriauka dia. Dana dala, hoin 2 urte Lima-n ikusi gebenak baino hobiak. Ikusten da honeik, bizilagunan aldian aurreratuau dauzela.



 
Bixar Puerto Montt-eruntz fatekuak gara 12 orduko autobus biajetxo baten. Izatez, gaur fan bihar ginan, baina momentu honeittan Saioa ez dau bere onenian gorako eta beherakuakin... eta egun batez atzeraketia pentsau du.


Atzo sapatua, Valparaison izan ginan. Gu, hirizaliak ez izan arren gustora pasau geben eguna auzo desberdinetan pasiaitten eta cerro desberdinetan igoaz.





Ostirala berriz, Santiago bertan bueltaka pasau geben, atzaldian gure bidai honetan lagun izango dun bizikletak erosteko aprobetxauaz. Felt Q600 pare bat erosi du. Ez dia beste munduko bizikletak, baina espero dot nahikua gogorrak izango diala sartu bihar xauen pixu eta karreterak aguantaitteko. Alforjantzako parrillak jarri du eta printzipioz, dana prest daku.. bueno hori espero du behintzet. Dana dala, rekanbixo pillatxo bat daku: kamarak, partxiak, freno gomak, freno kabliak, kanbixo kabliak, radixuak ... espero nahikua izango dala.